Udaberri abesbatza Zarautzko erretiratu talde batek osatzen du. 30 andra-gizon dira denera.
2004ko urrian, Luis Alvarez, garai hartako jubilatuen etxeko lehendakariak eskatu zion Imanoli ia aukerarik bazuen abesbatza bat sortzeko erretiratuekin. Eta horrela hasi zen abentura berri hori.
Taldean baziren bizpahiru solfeo zekitenak eta beste guztiak belarriz aritzen ziren.
Taldearen neurrira abestiak prestatzen hasi zen Imanol eta pixkanaka solfeoaren beharra ikusi zuten partaideek. Horrela, hauei ere solfeoa irakasten hasi zen Imanol eta pixkanaka, euren kantaera hobetzen doa.
Abesbatza honen helburua, batez ere, ondo pasatzea da. Astean bi arratsaldeetan elkartu eta kantatu. Baina apurka-apurka emanalditxoak eskaintzen ere hasi dira eta urtean hiruzpalau eskaintzen dituzte.
Imanolek beti izan du, jostunen antzera, gauzak neurrira egiteko gaitasuna. Eta abesbatza honekin ere horrela egiten du: aurrean duen jendearen neurrira prestatu abestiak.
6 urte hauetan material asko sortu du eta bere helburua hori guztia argitaratzea da. Izan ere, hainbat herritan dauden erretiratuen abesbatzak materiala eskatzen ari zaizkio.
hartutako argazkia

No hay comentarios:
Publicar un comentario