29 nov 2010

BIZKAIKO XIRULA MIRULA


Badira hogei bat urte gutxi gora behera, Aizarnako baserriko ganbaran Bizkaiko Xirula Mirula jaio zela. Bertan eta  Donostiako Xirula Mirulan egindako bisitaldian hainbat eta hainbat kanta, dantza eta jolas ikasi genituen, baina baita umeekin nola egon, nola tratatu umea ikasketa prozesua ongi pasatutako une atsegina ere izan zedin. 





Ikasitako guzti horretatik Bizkaiko Xirula Mirula Musika Eskola jaio zen Santutxuko Karmelo Eskolan eta Urbietak garatutako metodoaren hiru zutabeak hartu genituen ardatz eta helburu: jolasa( umearen adierazpen era nagusi bezala), euskara eta musika.
Horiek eusten dute umea bera, bere garapena osotasunean, gure herrian errotua beti ere.


Eskerrak eman nahi dizkiogu bihotzez Imanol Urbietari, eta nola ez, Kontxi eta Joxeani ere, sortutako kantu eta ondare oparoagatik. Guk gure egunerokotasunean ,eta ez bakarrik musika eskolan, gure seme-alaba eta inguruko haurrekin ere, erabiltzen ditugu eta sekulako harrera ona dute. Mundialak izaten jarraitzen dute gaur ere duela hogei urte bezala.

Beraz, mila esker Manolo! Muxu piiiiloa Bizkaiko Xirula Mirulatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario