Lehenengo Xixupikatik azkeneko Aitona-amonekin abesten arte joan-etorri ugari egindakoak gara Imanol eta biok (Elkar), elkarren babesean, elkarri lagunduz, makina bat haurrek eta ez hain haurrek kantatu, ikasi eta gozatu dituzte zure abestiak. Musikagile handia izan zara, Imanol, eta pedagogoa zer esanik ez. Musikarekin gozatuz eta jolastuz txertatu duzu hainbat eta hainbat jenderengan Euskal Herriaren arima eta gogoa. Eskerrik asko, Imanol, bidaide izan zaitugulako. Txantxon



No hay comentarios:
Publicar un comentario