30 nov 2010

KANSENIAKO ESKOLA


Zergatik joan zen Zairera?
Antzuolan bizi den familia bat ezagutzeko zortea izan zuen Imanolek. Familia honek Zairen misiolari zegoen Alfonso Saiz apaizarekin zuen harremana.
Hango hainbat argazki ikusi ondoren, jakin nahi zuen nondik datorkien beltzei eritmoaren biziera hain sakona eta adierazgarria.

Kansenia, Kongogo errepublika Demokratikoko hegoaldean dago, Lubumbashitik 500 kilometrora eta 2000 metroko altueran.

Horrela, misiolariarekin harremanetan jarri eta 1989ko udan bertara joan zen lagun talde batetik. Baldintza bakar bat jarri zuen misiolariak: “ Kanseniako gazteei musika erakutsi”.

Harrituta gelditu zen Imanol eskakizun hori entzutean: “Nola erakutsiko diet nik musika hainbeste kantatu eta dantzatzen dutenei, barruan dute guztia eta”

Kontua kontu, haiek nahi zutena pentagrama irakurtzen jakitea zen. Eta harrigarria badirudi ere 32 ordutan oinarrizko solfeoa ikasi zuten. Hiru mutilek gitarra jotzen ikasi zuten eta beste batek eskusoinua. Euskal herriko umeekin erabili duen sistema bera erabili zuen Imanolek Afrikan ere, baina haiek zuten “egarria” eta “jakimina” ikusgarriak ziren.

Hilabete egin zuen han Imanolek, irakasten baina batez ere, ikasten.

Alfonso misiolariarekin hitz eginaz, jakin zuen honen ametsa zela Kansenian eskola bat eraikitzea. Batez ere neskek heziketa duin baten aukera izan zezaten, eta eskola egiten bazuten irakasleak jarriko zizkieten.

Pentsatzen jarri eta, ikusiz ze ahots politak zituzten Kanseniako elizako kantariek, erabaki bat hartu zuen Imanolek:

  • Gabonetako oporretan berriz itzultzea, baina grabazioak egiteko tresnekin. Grabaketak egin, Euskal Herrian saldu eta ateratako diruarekin eskola eraikitzen lagunduko zuen.

Iritsi zen, bada, bigarren aldiz Kanseniara eta hura sorpresa: Izugarrizko errepertorioa zuten eta gainera, udan ikasitako solfeoarekin partiturak eginak zituzten eta gitarrak eta eskusoinua erabiltzen zituzten koruarekin batera.

2 CD grabatu zituzten eta Euskal herritarrek gogo onez hartu zituzten. Bildutako dirua bidali eta 1993an Eskola inaguratu zuten Kansenian. Diskoaren izena KANSENIA KORALEZ KORAK izan zen. Pozik hango herritarrak, pozik Alfonso Saiz misiolaria, hil aurretik bere ametsa bete zelako, eta nola ez, pozik Imanol. Baina pozik, batez ere Kanseniako lagunek erakutsi zioten guztiagatik.

"Imanol Urbieta, Luzea da bidea" liburutik ateratako argazkia

No hay comentarios:

Publicar un comentario