17 nov 2010

JOSE ANGEL IRIGARAY

"Ez Dok Amairu garaietatik ezagutzen dut Imanol Urbieta. Musika eta kantuan zebilen buru-belarri murgildurik, baina nabari zen jauzi kualitatiboa egiteko zeukan dohaia. Euskararen musika eta musikaren euskara zerabiltzan bere baitan, eta gero eta gehiago: helburu bezainbat bizi-era bilakaturik, bide berriak joratzen hastearena berezko ondorioa izan zen. Orobat, haurren hezkuntza bideetan murgiltzearena. Haurren mundua errealitate osatu eta hunkigarria izateaz gain edozein sozietateren etorkizuna ere badirelako. Eta hor zer ez du egin Imanolek? Xirula Mirula da, hain segur, gauzatu duen egitura eta dinamikarik eraginkor eta behinena. Bertan sortu eta hedatu diren hainbat doinu eta jolasen airean ezin konda ahala haur hazi eta hezi dira. Baina hori dena posible izan da sentsibilitatea, gaitasuna eta lana propioki uztartzeko eta dantzan ezartzeko adore eta dohaia berezkoak dituelako. Bai, asko zor zaio gizatasun beteko Imanol Urbietari, asko dugu eskertzekoa. Aunitz urtez Imanol, eta tinka handi bat!"

No hay comentarios:

Publicar un comentario