Aspaldi ezagutu genuen gizon hura lehenengo aldiz ikustean luzatu zigun irribarreak ukitu gintuen. Ez zigun bakarrik sinpatia keinu soila eskaini: konplizitatea, onarpena, lagundu nahia,... maitasuna zerion begirada hari.
Harrez gero beti izan dugu Imanol adiskide, laguntzaile eta konplize, beti laguntzeko prest trukean inoiz ere deus eskatu gabe.
“Rran rrober rran, popo, popo, popo, popo...”
Aurrerakoia izan da Imanol, berrizalea, jenioa. Behar baino lehenago jaioa agian, besteek nabaritzen ez ditugun xehetasunak ikusteko ahalmena duena. Sortu dituen ekintza, lan, musika, kontu guztiek izan dute abanguardia puntua, geroa gaurkotzearen kapazitatea.
“Txiki, txiki, txikia, ikusten naiz kalean. Haunditzen, haunditzen ...”

No hay comentarios:
Publicar un comentario