19 nov 2010

2010eko Durangoko Argizaiola Saria eskerrona adierazteko




Gerediaga Elkarteak 1992. urtetik ematen du Durangoko Argizaiola omen-saria. Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duten pertsonak zein erakunde eta taldeak eskertu nahi ditu eskerroneko sari honekin.

Imanol Urbietak musikagintzan egin du lan hori. Umeentzako egindako kantuak ehundaka izan dira. Horietako asko herri kantu ere bihurtu dira. Musikari esker, ume askok matematikaz, geografiaz, kirola... ikasi dute. Oparoa izan da Imanolek egindako ekarpena, bai kantugintzan eta baita irakasteko eredu berrietan ere.

Gerediaga Elkarteak 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan emango dio Argizaiola Saria. Abenduaren 4ean omenaldi ekitaldia egingo da San Agustin Kultur Gunean. Baina honako blog hau ere Gerediaga Elkarteak egiten dion omenaldia da. Omenaldi digitala.

Imanol Urbieta ezagutu duzuenon eta ezagutzen duzuenon omenaldia. Bere kantuak gustoko dituzuenon omenaldia. Berak sustatu zuen irakasteko eredua jarraitu duzuenon omenaldia...

Atarte Kultur Elkarteak garatu duen blog honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, Imanolekin bizi izandako uneak gogoratuz, berak egindako ekarpenak plazaratuz, berari eskerrona adieraziz...

Argizaiola Saria 2010eko abenduaren 4ko iluntzeko ekitaldia bakarrik izan ez dadila.

Eskerrik asko Imanol Urbieta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario