15 nov 2010

Jaione Eskuderok Imanol Urbietari

"Musika betidanik izan dut neurekin, baina, Imanol Urbietak, nire maisu, eredu, gidari eta askoz gehiago denak, musika naturaltasun osoz ulertzen eta erabiltzen erakutsi dit neurea eginik.
Gure hizkuntzaren eta herriaren maitale, fantasi munduaren maitale, beraren musikek eta kantuek zirrara berezi bat sortarazi digu, Imanolek sortutako haur kantuek duten bizitasuna, sentiarazten gaituen poza eta freskotasuna ez da inoren pareko, ezta herri doinuekin bakarlarientzat, zein abesbatzentzat moldatutako kantuek, ezta atzerriko musikak gurera egokitzen ere. Haur, gazte, nagusi eta zaharrekin lan egin eta egiten jarraitzen du elkartasunaren kontzeptua izanik beti berarekin, herria, herri, gizakia, gizaki, nor bere nortasunarekin eta ezaugarriekin musikarekin bat egin gaituena. Mila esker, Manolo!!!!"

No hay comentarios:

Publicar un comentario