Gogoan al duzu estanpa hau?
Askotan aipatu izan didazun arren, nik, ez.
Euskal Herriko txokoren batetako kioskora igota gaude. Frankoren garaiak dira.
“Naya” orkestra, lagun. Isidoro, baxuan. Zu, Farfisa organoarekin. Eta ni, triste. Negarrez. Haserre nire buruarekin. Kantuaren letra ahaztu zitzaidan abestiaren erdian. Nola edo hala atera ginen estutasunetik. Ez omen zen kasik inor konturatu. Ni, bai. Eta zu, ni kontsolatu nahian.
Urteak pasa dira. Eta argazki gehiago ere atera ahal izan ditugu elkarren ondoan. Ikastolan, bidaietan, etxean, hondartzako futbol txapelketetan, lanean,oporretan, ikastaroetan, musika eskolan, grabaketetan, …
Eta zugatik zerbait egiten dugunean, edozein dela huskeria, beti izaten duzun hitza zuretzat doa oraingoan: eskerrik asko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario