Ordurarate gure elkartean "ikaskuntza" deitzen den lan lerroan aritzen ginen, hezkuntza formaleko eremutik at, ikastea era natural esperientzial eta bizi batean egiten dela inguruan dauzkagun guztiei adierazi nahiean.
Baina Imanolen lana eta ekarpenak aztertzerakoan hara! non pentsatzen eta egiten ditugun gauza eta ekintza askoren iturria! Bere biografia ikertu,eta lan kopuru itzela ikuskatu ondoren: "Txiki txikia" bezalako abestiak, ( orokorrean txikitako gure diskografiaren %70) ,bertsoen bidez memoria eta adierazpena lantzeko ohiturak, txanela metodoko oinarri asko... Eta kontzeptualki ere musika ikasteko tresna bezala erabiltzea (guk arte plastikoen hizkuntzak baliabide giza erabilitzen ditugu); Edo ikasteko prosezuan umea-ikaslea protagonista izatearen garratzia, ikasteko esperientziak era parte hartzailean nahi ta nahiez aplikatzeko beharra...eta beste mila gauza berari esker geneuzkala aurkitu genituen.
Altxor bat deskubritu duenaren sentipenarekin, Blog batean guri beazala gertatu zaien guztiei ere zerbait idazteko aukera zabaltzea otu zitzaigun, hemen bloga eta hemen gure mezua:
"Eskerrik asko maisu Imanol, gure lana egiten laguntzeagatik, eta pedagogiaren eta kulturaren inguruan eginda utzi diguzun bideagatik!"

ezagutzen al duzue Imanolen lanari buruz publikatuta dagoen azken liburua "nire ibilbide pedagogikoa" Elkar argitaletxeak emana? Bere lanaren ikuspuntu asko dago liburu horretan.
ResponderEliminar