24 nov 2010

TASIO ERKIZIA

Imanol Urbieta, umeentzat maisu kuttuna eta Euskal Herriaren laguna. Umeen maisu kuttuna, musikaren bidez jolasten jakin duelako, musika ezagutuz gure herria ezagutzen irakatsi digulako, musika dastatuz gure herria maitatzen irakatsi digulako. Elkarrekin, kantuz eta errimaz gozatu dute, kanta kantari herria egin dute.

Umeen bidez Euskal Herriaren lagun handia bihurtu zaigu. Euskaraz pentsatu, kantatu eta dantzatuz herri  berezi eta maitagarri baten berri ematen jakin izan du. Modu naturalean, herri honen pentsakera eta izaera berezia transmititzeko gaitasuna izan du. Gora Imanol.!

No hay comentarios:

Publicar un comentario