
Blog hau Imanol Urbietari egindako opari bat da, baina "klabeak" niri eman zaizkidanez, eta ikastaro trinko bat egin dudanez beronen erabilera ikasteko, nire lehenengo ekarpena egin nahi dut eskerrak emateko besterik ez bada ere. Lehenengo, eskerrik asko Imanol (niretzat Manolo) zure ondoan hainbeste ikasteko eman didazun aukeragatik. Gauza asko esango nituzke zure-nire-gure bizitzaz eta esperientziez baina hori beste baterako utziko dut.Bigarren, Gerediaga Elkarteari Imanoli eman diozuen saraiagatik. (pixka bat neurea ere sentitzen dut).Hirugarren, Atarte Kultur Elkarteari blogaren ideia izan eta martxan jartzeagatik eta prestatu zenuten ekitaldi xume baina xamurragatik.Laugarren, blog honetan parte hartu duzuen guztioi zuen oroitzapenak idazteko ausardia izan duzuelako. Espero dut hemendik aurrera ere zuen ekarpenak jasotzen jarraitzea. Hezkuntzan dituzuen esperientzien topagunea izan nahiko luke lekutxo honek. Esker mila guztioi, bihotzez.
Aupa Kontxi!
ResponderEliminarEskolara iritsi eta nire blogan sartzean ikusi dut zure ekarpena. Eskolarako baliabideen bloga dut nik eta bertatik ari naiz parte hartzen zuenean. Eskolan ikasi genuen bloga egiten eta bakoitzak berea egin behar zuen. Hortik sortu zen www.aniztasunaeuskaraz.blogspot.com. Orain músika eta grabaketak jartzen ikasten ari gara. Badago kantu herrikoi txiki bat gordeta ume txikiekin jolasteko (bi urtekoekin aproposa nire ustez). Nik lobatxuekaz asko erabili dut eta flipatuta geratzen dira. Aguuur