3 dic 2010

MIRARI GARMENDIA

Ni Imanolen ikaslea izan nintzen Arantzazuko Ama ikastolan orain dela 25-30 urte. Berak eta bera taldeak, semeak eta lankideek osatuta,Joxe Anjel Sarasua txistularia, Iñaki, kitarra irakaslea, eta bere semea "txorixo" maitekiro deitzen geniona,gogoratzen naizenen artean,izugarrizko une zoragarriak pasa arazi zizkiguten. Zer esanik ez Atotxara joaten ginenean txistua jotzera Zarautzetik zetorren musika taldearekin.
Beti ikusi izan dut erabat sinesten zuen gauzetan aritzen zela buru- belarri. Ez dut inoiz ahaztuko pentagramako notak non kokaturik zeuden  ikasteko erakutsi zigun leloa, oraindik ere, eta urte mordo batez musika jotzeari utzi diodanean ere gogoratzen dudana: bostmarra,pentagrama,marretan,mi,sol,si,re,fa, tartetan ,fa ,la ,do,mi.
Eskarrik beroena bihotz-bihotzez Imanoli eta bere taldeari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario