"Haurra nintzela, kantatzera joan nahi nuen edo ez kopetarekin adierazteko eskatzen omen zenidan, eta ez omen nizun behin ere bekozko ilunik jarri. Nola, ba, hain gustura joaten nintzenean, eta naizenean! Eskerrik asko, Imanol, bizitza xirula mirula kantari, kontu konta kontari bizitzen erakusteagatik, naturaz gozatuz, hizkuntzarekin jolastuz, sentiberatasunez, dantzan eta kantuz. Besarkada handi bat."
No hay comentarios:
Publicar un comentario