IÑAKI LASA
Iñaki Lasa Nuin naiz. Imanolen aspaldiko ezaguna, laguna eta, batez ere, jarraitzailea, musikako irakaslea edo Olentzeroa. Neure emaztea den Edurne Arrizabalagak nire aurretik ezagutu zuen, elkarrekin lan egiteko aukera izan bait zuten Zarauzko Ikastolan, Andu Lertxundi zuzendari zutela. Imanolek eta Kontxik leku berezia izan dute beti gure bihotzetan. Benetan, eskerrik asko. Aukera eman didaten guztietan gure esker ona adierazi nahi izan dut eta, egia esan, sentitzen dudana ezin dut nire barnean gorde. Badakit, Imanol, zure argizaiolako sugarra ez dela belako itzaliko, itzaliko bada. Zure argizariak buelta asko ditu eta ez dago gastatzeko beldurrik
No hay comentarios:
Publicar un comentario