6 dic 2010

LEIRE URKIZU

Zenbat momentu goxo zure inguruan bizitakoak. Kantuak, dantza ugari, kontu zaharrak eta ipuin berriak, magia alde guztietatik. Musika gertutik bizitzeko aukera, umeen artean murgildurik disfrutatzeko tartea eta ni naizen umea ere tarteka ateratzeko zortea.

Aukera asko eskaini dizkidazu bizitzan, eta zuk askotan diozun bezela, “hazten ikusi nauzu”.

Eskerrak ematea baino ez zait geratzen. Eskerrak zure maitasun guztiagatik, eskerrak amets egiten erakusteagatik.

Zugandik gertu ibili garenok badakigu ametsak errealitate bilakatzeko gaitasuna duzula, eta argazki honek (ematen ez duen arren) hori irudikatzen du. 1995eko udara zen, Italiako txoko ederrak ezagutzeko aukera izan nuen, Venezia iruditu zitzaidan guztietan ederrena, eta eskerrak gondola bateko “gondoleroak” argazki eder hau ateratzeko zortea izan genuela. Gure bidaiatxoaren oroitzapen xamurra.

Eskerrik asko, Imanol!

No hay comentarios:

Publicar un comentario