1974an, Manolo Zarauzko ikastolako irakasle zen. Berekin batera zeuden baita ere, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabal etaJuan martin Elexpuru. Sormen handiko koadrila. Olerkiak ez ziren falta izaten, ipuinak ere ez eta orduko 8.mailako gaztetxoen bizipenei hitza jarriko zionik ere ez.Ordukoak dira Astoa ikusi nuen, Ganbarako sagutxoak, Txoria nintzela, Atoz maiteño, Ikastolarako deia, Hemezortzi serore, Irarti mendian, Elkar gaitezen, Amonaren kutxan, Sutopilgo kaleetan eta horrela 60 kantu osatu arte.
Manolok beti sinistu du bizitakotik ikasitakoa ez dela inoiz ahazten eta bizi eta gero liburuetan ikasten dugunak zentzu berezia hartzen duela. Horrela ba, geografian "Picos de Europa" eta Galizia esplikatu behar zituen. Zer okurrituko eta ikastolan kantatzen zituzten kantu haiek guztiak grabatzea. Herri Irratitik etorri ziren grabaketak egitera Ikastolara. Lau kasetetan bildu zituzten. Gero, kopiak egiteko aparatu bat erosi eta etxea kasetes bete ondoren, ikasle bakoitzak batzuk saldu behar zituen. Ateratako diruarekin Galiziaraino joango ziren. Eta horrela egin zuten. Andoni, Mikel, Joxean, Mertxe, Goretti...A ze ekipoa!
HAUR KANTARIEN BIRLORAK izenarekin kaleratu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario