30 dic 2011

MANOLO eta ZAZPIKOLOROA

Atzo, abenduak 29, osteguna, Zarautzen "ZAZPIKOLOROA" ikuskizuna eskaini ziguten Pirritx, Porrotx, Marimotots eta bere taldeak. Aparta ikuskizuna! Zorionak! Sentiberatasuna, humorea, irria, elkartasuna, mundu koloretsua, artea... Dena zegoen present ikuskizunean. Han zeuden umeak, lurrean eserita, adi-adi, taula gainean gertatzen zen guztiari. Han zeuden gurasoak, erne haiek ere. Agian hezkuntza eredu bati so. Hori baita, hain zuzen ere, talde honen lanak adierazten duena: heziketa eredu bat.

Emanaldi horretan zarauztar bat omendu nahi izan zuten. Manolo Urbieta. Azken diskoan haren bost kantuekin egindako poutpourri bat garabatu dute, eta Andoni Egañak sortutako bertsoekin egindako beste kantu bat : "Manolo". Xabier Zabalak egin du musika eta Manoloren estiloa erabili nahi izandu, eta lortu ere lortu du. Xabier Manoloren ikasle izan zen umetan eta hara zer esan zion ekitaldian: "Manolo zu nire irakasle izan zara aurrena, gero nire laguna eta beti izango zara niretzat erreferentea. Eskerrik asko, Manolo"

Andonik egindako bertsoetan Manoloren pedagogia guztia gelditu da islatuta. Hurrengo batean ekarriko dut hona bertsoa. Gaurkoz besterik ez. Esker mila "Katxiporreta eta irrien lagunei"

No hay comentarios:

Publicar un comentario