“Veneziako ubidean, Adriatiko aldean, kanta bat entzun
genuen gondola baten gainean”
“Polonia zoritxarrez betea, noiznahi libre, noiznahi
menperatua, Rusia batetik, Doitxtarrak bestetik, beti zabiltz askatasun egarri”
“Londres, Plimunt eta Sutanton, Portmu , Liberpool,
Cambritxta Glasgow, fama handiko portuak
dira, ontziak bertan egiten dira. Tamesisko estropak, Oxford taCambritx
honenak, Orion ezagunak, gertu ikusi ditugunak”
“Parisera goaz, Senan ibiltzera, hango modaz eta
historiazfrantzesen artean mintzatzera…. Alpesetan Mont Blanc, mendietan lehena
Bosgos, Jura taPirineoak eta Mazizo Central”
“Asiako ibaiak HuangotaMekong, iparrera doazenak Obi,
Jenisei Lena”
“Nilo, Kongo, Niger, Senegal, Zanbeze, Orange
taLipopo”
“Behin iritsi nintzen Ipar Afrikara, gameluan zebilen
moro bat Saharan. Basamortuan lehen ilunarrean, ahozpez ondar gainean hasi zen
batean: Ala, Mahoma, Mohamen Mahoma, abdula, abdula, kabala Meka”
“Txi, txi, txi, Txina Kapital Pekin,
Fili-FilipinasciudadMekong, Indian Nueva Delhi, Israel capital Jerusalen, Japon
kapital Tokia, Libanon Beirut, JordanianHaman, Tailandian Bangok”
“Mississipi, Yukon, Makenzie, Ereison, Huron, Ontario,
Mitxigan, Eire, Winiper, Superior. Mendietan Makinlei, Rocosas, Apalatxe,
Kolorao”.
Ikastolako umeekdiskak ere grabatu genituen
Manolorekin. Gogoratzen dut nola elkartzen ginen haur pila bat eta bera nola
egoten zen organoaren aurrean. Lehenengo ensaiatu eta probatu, eta azkenean
grabatu egiten genuen. Baliabide teknikoak oso politak ziren: gutako bat ateaz
arduratzen zen, “ez utzi inori sartzen, eutsi eskuarekin fuerte”. Baina,
jakina, hainbeste ume zebilen Pilartxo Enea hartan zaila zen inor ez sartzea, “
Joe, ez naiz konturatu eta ireki egin dute”. Han ikasi genuen elkarrekin lan
egiten, bakoitzak bere taldeko lana ahalik eta ondoen egiten, isilik egon behar
zenean isilik egoten, musika egiten eta gozatzen.
Eta gogoan dut Goiatzeko Mikelandegin grabazioa egiten
ari ginen egun hartakoa: denbora luzea generaman grabatzen, gu umeak ginen eta
guretzat berria zen hura dena, nekatu egiten ginen, eta ni oso nekatuta
nengoen. Abesti batekin ari ginen eta ez zen Manolok nahi zuen bezala
ateratzen, hiru aldiz grabatu genuen, baina hobeto egitea nahi zuen. Konturatu
egin zen ni nola nengoen, eta goxo-goxo esan zidan azken saioa egingo genuela
eta berak lagunduko zidala, ondo aterako zela. Abestia, azkenean, biok grabatu
genuen, eta niri betirako geratu zitzaidan buruan momentu magiko hura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario